Masters Caixabank txapelketako pilota partidak jokatuko dituzte uztailaren 31n Zestoan

Anartz Izagirre 2021eko uztailaren 15a

Promozio mailan Victor-Elizegi eta Zabala-Larunberen elkarren aurka arituko dira, eta lehen mailan, Olaizola II-Zabaleta eta Urrutikoetxea-Martija bikoteen aurkako partida izango da. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, 30 euroren truke.

Aspek eta Zestoako Udalak antolatuta, uztailaren 31n, larunbata, Masters Caixabank txapelketako pilota partidak izango dira Zestoako kiroldegian. Promozio mailan Victor-Elizegi eta Zabala-Larunbe bikoteak elkarren aurka lehiatuko dira, eta lehen mailan, Olaizola II-Zabaleta eta Urrutikoetxea-Martija bikoteen aurkako norgehiagoka izango da kantxan. 22:00etan hasiko dira partidak.

Koronabirusak eragindako pandemia dela eta, pilotalekuko edukiera mugatuta egongo da eta osasun nahiz segurtasun neurriak bete beharko dira. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko honako lotura honetan, 30 euroren truke. Horrez gain, egunean bertan ere izango da txartelak eskuratzeko aukera kiroldegiko leihatilan. Sarreren inguruko informazio gehiago behar duenak, 943-82 04 06 telefono zenbakira deitu dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide