Zestoako Udalak Udaltzaingoaren zerbitzua zabaltzea erabaki du, eta horrenbestez, aurrerantzean, asteburuetan ere udaltzaina izango da herrian. Erakundeak adierazi duenez, herrian urteetan izan den hutsunea beteko dute modu horretan.
Gainera, azken boladan izan diren "txikizioak eta arazoak" saihestu nahi dituzte zerbitzuarekin. Datorren asteburutik aurreraz, Zestoako Udaltzaingoak asteko zazpi egunetan eskainiko du zerbitzua: astegunetan 21:00etara arte; eta asteburuetan, 22:00ak arte.