Ekitaldiz beteta iritsiko da asteburua Arroabera

Julene Frantzesena 2021eko uztailaren 13a

Ostiraletik igandera Kultur Astea egingo dute Arroabean. Egun horietan ekitaldi ugari izango dira, hala nola mezak, kontzertuak, magia ikuskizuna, pala txapelketak eta bizikleta ikuskizuna.

Ekintzaz beteta iritsiko da asteburua Arroabera; izan ere, ostirala eta igandea bitarterako Kultur Astea antolatu dute. Ostiralean hasik dira ekitaldiak eguerdiko mezarekin. Ondoren, trikitilarien emanaldia izango da. 17:30ean, Niala magoaren emanaldia izango da, eta segidan, belaunadiarteko parkearen inaugurazioa egingo dute. Ondoren, 20:30ean, Tion Teronen Semeak taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango dute auzotarrek.

Zapatuan, berriz, haurrentzako eta gaztetxoentzako puzgarriak izango dira Arroabean, 11:00etatik aurrera. 16:00etan haurren pala txapelketa jokatuko dute, eta 18:30ean, helduena. 22:00etan, berriz, Trikidantzen kontzertua izango da.

Igande eguerdian ere meza izango da, eta ondoren, Funbox Factory Freestyle Show Teamek bizikleta ikuskizuna eskainiko du. 17:00etan, berriz, bingoa egingo dute. Ondoren, Iñaki Perurenak ikuskizuna eskainiko du, eta asteburua agurtzeko, 22:00etatik aurrera, Dudik-p musika taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide