Nikolai Asensiok irabazi du Arroa Beheko Saria

Ihintza Elustondo 2021eko uztailaren 11

Auritz Mendiak eskuratu du bigarren postua, eta Mattin Salegik hirugarrena. Guztira, 107 txirrindulari helmugaratu dira. 

Arroabeko txirrindularitza zaleek eta Zestoako txirrindulari elkarteak antolatuta, Arroa Beheko Saria jokatu zuten atzo. Sansinenea industrialdean hasi zen kadete mailako lasterketa, 10:30ean. Bi zakila bira egin ostean, Arroagoira igota eta berriro Sansineneara jaitsita amaitu zuten txirrindulariek proba, 58 kilometroko ibilbidea osatuta. Guztira, 107 txirrindulari helmugaratu ziren. 

Nikolai Asensio (Limousin-Oriako) izan zen ibilbidea amaitzen aurrena; hark ordubete, hamazazpi minutu eta hemeretzi segundu behar izan zituen helmugara iristeko. Haren atzetik sailkatu zen Auritz Mendia (Caja Rural -Ikolan- Beasain), eta hirugarren, berriz, Mattin Salegi (Viveros San Anton-Mardu).

Martin Early argazkilariak proba horretan hartutako irudiak dira goikoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide