Patata Tropikalaren antzerkiarekin gozatu dute Zestoan

Mailo Oiarzabal 2021eko uztailaren 10a

'Azken eguzkilorea' lana eskaini zuen taldeak atzo arratsaldean Euskal Herria plazan.

Aire zabaleko kultur ekitaldiekin hasi zuten asteburua atzo Zestoan. Arratsaldeko azken orduan, bereziki haurrei zuzendutako Azken eguzkilorea antzerki lana eskaini zuen Patata Tropikala taldeak Euskal Herria plazan. Txikienek adi-adi jarraitu zuten emanaldia.

Gauean, berriz, musikarekin izan zuten hitzordua zestoarrek toki berean, herriko Musika Bandaren kontzertuarekin, hain zuzen.

Atzoko antzerki emanaldian hartutako irudiak dira ondorengoak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide