Zestoako Sastarrain ibaira uralita isuri dutela salatu du Eguzkik

Anartz Izagirre 2021eko uztailaren 8a

Ura Agentziara eta Zestoako Udalera jo du Eguzkik gertaera salatzeko, eta zaintza protokolo bat abian jartzeko eskatu die bi erakundeei.

Eguzki Euskal Herriko erakunde ekologistak eta antinuklearrak Zestoako Sastarrain ibaira uralita isuri dutela salatu du. Hain zuzen ere, Ura Agentziara eta Zestoako Udalera jo du Eguzkik gertaera hori salatzeko, eta zaintza protokolo bat martxan jartzeko eskatu die bi erakundeei. Eguzkik jakinarazi duenez, 2002. urtetik debekatuta dago uralitaren erabilera zein merkaturatzea, eta material hori "oso toxikoa" da pertsonentzat, animalientzat eta ingurugiroarentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide