Bake epailea eta haren ordezkoa hautatzeko prozesua hasiko du Zestoako Udalak. Bihar, ostirala, zabalduko dute eskaerak egiteko epea, eta interesa dutenek udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dute. Bihar hasita, eskaerak egiteko hogei eguneko epea izango dute herritarrek, eta epealdi hori amaitzean, Udalbatzak aukeratuko ditu bake epailea eta haren ordezkoa.
Bake epaile izateko beharrekoa da adinez nagusia izatea eta Espainiako herritartasuna izatea. Dena den, postu horietarako ez dute aparteko titulaziorik eskatzen. Informazio gehiago Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eskura daiteke.