Kale antzerkia eta Zestoako Musika Bandaren kontzertua izango dira ostiralean, uztailak 9, Zestoan. Patata Tropikala konpainiak haurrei zuzendutako Azken eguzkilorea antzezlana eskainiko du, 19:30ean hasita. Ondoren, 22:00etatik aurrera, filmetako soinu bandak joko ditu herriko musika bandak. Bi ikuskizunak Euskal Herria plazan izango dira, Zestoako Udalak antolatuta. Herri erakundeak jakinarazi duenez, plaza mugatuak izango dira emanaldietan eta segurtasun neurriak errespetatu beharko dira. Ez dago aurrez izena eman beharrik.