Nafarroako Emakume Master Cupeko azpitxapeldun izan da Naroa Agirre

Anartz Izagirre 2021eko uztailaren 3a

Agirrek eta Aldaik ezin izan dituzte Salsamendi eta Ruiz de Larramendi garaitu, eta ihes egin die txapelak. Partidaren bigarren zatian asko gerturatu dira markagailuan arroara eta bere bikotea, baina azkenean 18-22 amaitu da partida.

Nafarroako Emakume Master Cup txapelketaren finala izan da gaur, larunbata, Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan, eta Naroa Agirrek eta Amaia Aldaik ezin izan dituzte Laia Salsamendi eta Olatz Ruiz de Larramendi garaitu. Arroarra eta bere bikotea ez dira ondo hasi lehen zatian, baina bigarren zatian beren maila erakutsi dute, eta zenbait unetan bi tantoko aldea soilik egon da bi bikoteen artean. Hala eta guztiz ere, fin aritu dira norgehiagokan Salsamendi eta Ruiz de Larramendi, eta azkenean, 18-22 amaitu da partida.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide