Zestoako Mugak egitasmoko azken etapa egin dute mendizaleek

Anartz Izagirre 2021eko ekainaren 29a

Agiro mendi klubak antolatuta, Zestoako Mugak egitasmoko hirugarren eta azken etapa egin zuten joan zen larunbatean, Zestoatik abiatuta. Guztira, 22 kilometroko txangoa egin zuten, eta Ibañarrieta, San Lorente, Arroabea, Arroaerreka, Endoia eta Sastarrain igaroko zituzten mendizaleek, ondoren, berriro, Zestoara itzultzeko.

Apirilean jarri zuten martxan Zestoako Mugak egitasmoa. Pandemia garaietara egokitutako ekimena izan da, zestoarrei herriko mugak zeintzuk diren erakustea izan baitu helburu. Apirilaren 25ean egin zuten lehen etapa. Ordukoan, herrigunetik abiatu ziren mendizaleak, eta hamasei kilometroko ibilbidea eginda, Etumetan bukatu zuten txangoa. Bigarren etapa, berriz, maiatzean egin zuten; Etumeta eta Zestoa artean 22 kilometroko ibilbidea osatu zuten mendizaleek.

(Argazkiak: Agiro mendi kluba)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide