Bi asteburu, Espainiako bi txapelketa, eta bi domina kolkora. Horixe da Aimar Arreitunandia atleta zestoarrak lortu duena. Realarekin lehiatzen da Arreitunandia, eta Donostiako klubaren 4x100 erreleboaren kide gisara irabazi ditu aipatutako dominak.
Ekainaren 18tik 20rako asteburuan, 23 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan, urrezko domina irabazi zuten Arreitunandiak eta Realaren 4x100eko erreleboan kide dituen John Cabangek, Ibai Fernandezek eta Ander Urangak Nerjan (Malaga, Andaluzia, Espainia)). Gainera, 23 urtez apizkoen Gipuzkoako errekor berria ezarri zuen Nerjan Realaren laukoteak (41,56).
Joan den asteburuan, berriz, Espainiako Txapelketa absolutua jokatu da Getafen (Madril, Espainia), eta han brontzezko domina eskuratu du Realaren 4x100 erreleboak; Fernandez, Cabang eta Alberto Muñoz izan dira, kasu horretan, Arreitunandiaren kideak.