Herri batzarra deitu Zestoako EH Bilduk astearterako

Mailo Oiarzabal 2021eko ekainaren 27a

Alonderoneko aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Zestoako EH Bilduk batzar irekia egingo du etzi, asteartea, Alonderoneko aretoan. 18:30ean hasiko da bilkura, eta "EH Bilduk datozen urteetarako Zestoarako duen herri proiektuaren aurkezpena eta gizarte zein ingumenari lotutako arlo ezberdinetako erronkak" izango dituzte hizpide nagusi. "Munduari Euskal Herritik eta Euskal Herriari Zestoatik begiratuaz, inor atzean utziko ez duen tokiko estrategiak garatzen hasteko garaiak dira", dio Zestoako EH Bilduk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide