Azken egunetan kalte nabarmenak eragin dituzte hainbat ezezagunek Zestoa Herri Ikastetxean. Halaxe salatu du eskolako zuzendaritzak, eta besteak beste, eskolan txikizoak egin, pintadak marraztu, eta zakarrontziak erre dituztela salatu dute. Horrez gain, eraikin barrura sartu direla ere nabarmendu dute zuzendaritzako kideek. "Gogor salatzen ditugu ekintza zentzugabe hauek, eta gure esku dagoen guztia egingo dugu kalteak ahalik eta azkarren konpontzeko nahiz errudunak identifikatu eta zigortzeko", azaldu dute.
(Argazkiak: Zestoako Herri Ikastetxea)