Nafarroako Emakume Master Cup txapelketaren finalera sailkatu da Naroa Agirre pilota mistoko kategorian

Anartz Izagirre 2021eko ekainaren 21a

Atzo, igandea, jokatu ziren eliteko pilotarien pilota mistoko finalerdiak, eta Agirre-Aldai bikotea 22 eta 17 gailendu zen Aldaregia-Ruiz de Larramendi bikotearen aurka. Uztailaren 3an izango da finala, Iruñean. Ruiz de Larramendik eta Salsamendik osatutako bikotea izango dute aurkari arroarrak eta bere bikoteak.

Nafarroako Emakume Master Cup txapelketaren finalera sailkatu zen atzo, igandea, Naroa Agirre arroarra, eliteko jokalarien pilota mistoko kategorian. Uharte Arakilen (Nafarroa) jokatu zuten neurketa Agirrek eta Amaia Aldaik osatutako bikoteak Andrea Aldaregiaren eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka, eta 22-17 nagusitu ziren arroarra eta bere bikotea norgehiagokan.

Finalerdietako bigarren partida Naia Salsamendik eta Olatz Ruiz de Larramendik irabazi zuten Olatz Arrizabalagaren eta Gentzane Aldairen aurka, eta 22-13 amaitu zen partida hori. Beraz, Agirrek eta Aldaik osatutako bikoteak, Salsamendik eta Ruiz de Larramendik osatutakoa izango dute aurkari datorren uztailaren 3an, larunbata, Iruñeko Navarra Arenan. Partida hori zuzenean jarraitu ahal izango da Euskal Telebistaren lehen katean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide