Katarsiaren kontzertuaz gozatu dute Zestoako Gaztetxean

Maialen Etxaniz 2021eko ekainaren 19a

Zestoako Gazte Asanbladak antolatuta, Katarsia musika taldea osatzen duten hirukoteak zuzeneko emanaldia eskaini zuen atzo Zestoako Gaztetxean.

Musika izan zen protagonista atzo Zestoako Gaztetxean. Gazte Asanbladak antolatuta, kontzertua eskaini zuen Katarsia musika taldeak, eta arratsalde pasa ederra eskaini zien Gaztetxera bertaratutakoei. Formatu akustikoan askotariko abestiak eta bertsioak jo zituzten Katarsia osatzen duten hiru musikariez, giro ederra sortuz. 

(Argazkiak: Zestoako Gazte Asanblada)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide