Txapartegik eta Otaegik ez dute jokatuko Binakako II. Euskal Pentatloiaren finala

Mailo Oiarzabal 2021eko ekainaren 18a

Luis Txapartegik min hartu du, eta Aizarnako bikoteak ezingo du parte hartu bihar arratsaldean Tolosan izango den finalean. Irazabalek eta Amadek hartuko dute aizarnarren tokia.

Azken orduko aldaketa iragarri dute bihar Tolosan jokatuko den Binakako II. Euskal Pentatloiaren finalerako. Luis Txapartegi aizkolari aizarnarrak min hartu du, eta berak eta Jagoba Otaegi herrikideak osatutako bikotea finaletik kanpo geldituko dira. Txapartegik eta Otaegik seigarren marka onena egin zuten sailkatze kanporaketan, eta, ondorioz, beraientzat izan zen finalerako azken txartela. Bihar, kanporaketan zazpigarren sailkatu zen Irazabal-Amade bikoteak hartuko du Aizarnakoen tokia Tolosako zezen plazan.

Horrenbestez, zortzi beharrean sei izango dira azkenean Urola Kostako ordezkariak Binakako II. Euskal Pentatloiaren finalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide