Autodefentsa laboralerako formakuntza saioa egin dute Zestoan

Anartz Izagirre 2021eko ekainaren 17a

Nomina baten kontzeptuak zeintzuk diren azaldu zuten Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako kideek Zestoako Kultur Etxean.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialista autodefentsa laboralerako formakuntza saioak eskaintzen ari da eskualdean, eta horien bigarren saioa atzo, asteazkena, egin zuten Zestoako Kultur Etxean. Bertan, nominetan agertzen diren kontzeptuez aritu ziren hizketan, eta horren inguruko informazio teknikoa eskaini zuten. Hogei lagun inguru bildu ziren aretoan.

Hurrengo formakuntza saioa Azkoitian izango da, hilaren 23an, asteazkena. Saio horien helburua da lan arloan sor daitezkeen arazoei erantzuteko tresnak herritarrei eskaintzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide