Autodefentsa laboralerako formakuntza saioak antolatu ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak, eta horietatik bigarrena bihar, asteazkena, izango da Zestoan. Bertan, nomina baten kontzeptuak zein diren azalduko dituzte. Saioa 18:00etan hasiko da, Alonderoko aretoan, eta irekia denez nahi duen oro bertara daiteke.
Joan den astean egin zuten lehendabiziko formakuntza saioa, eta datorren astean Azkoitian egingo dute hirugarrena. Saio horien helburua da lan arloan sor daitezkeen arazoei erantzuteko tresnak herritarrei eskaintzea. Lan aholkularitza eskaintzeko bulegoa ere zabaldu berri dute Azpeitiko Esklabetan.