Hondarrezko eskultura tailerra egingo dute ekainaren 25ean, ostirala, Zestoako Euskal Herria plazan. Andoni Bastarrika eskulturgileak gidatuko du ekintza. 4 urtetik gorako haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ikastaroa izango da, eta bi txandatan banatuta egingo dute: 16:30etik 18:00etara izango da txanda bat, eta 18:30etik 20:00etara bestea. 4 eta 6 urte bitartekoek guraso batek lagunduta joan beharko dute. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute, 688 684 029 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita.