Datozen asteetan kiroldegiaren kanpoaldean eta Gurutzeaga pilotalekuan hainbat egokitze lan egingo dituzte. Batetik, kiroldegiko aterpean lekua irabazteko asmoz, bi argizuloak kenduko dituzte. Bestetik, pilotalekuan harmailak jarriko dituzte, eta sarrera-irteerak egokitu. Harmailak bi zati izango ditu, eta lauko koadroaren parean frontoira sartu ahal izateko eskailera batzuk jarriko dituzte. Horrela, pilotalekuak bi sarrera izango ditu aurrerantzean: lauko koadroaren parekoa eta autobus geltoki zaharraren ondokoa.
Lanak ekaineko bigarren hamabostaldian hastea aurreikusten dute, aldi berean egingo dituzte, eta Bergarako Artzamendi enpresa arduratuko da horiek gauzatzeaz.