Zestoako Euskara Foroak hirugarren bilera egingo du asteazkenean

Aitziber Arzallus 2021eko ekainaren 7a

18:00etan bilduko dira, udaletxean. "Euskararen normalizazioa eta kale erabileran eragitea" dira foroaren helburu nagusiak.

Zestoako Euskara Foroak hirugarren saioa egingo du etzi, asteazkena, udaletxean. 18:00etan hasiko da saioa, eta bertaratzen diren taldeek nahiz norbanakoek beren ideiak mahai gainean jarriko dituzte, euskararen arloari lotutako estrategia bat lantzen hasteko. Estrategia horren arabera zehaztuko dituzte Euskara Foroak egingo dituen hurrengo urratsak.

Euskararen erabileran "beheranzko joera" sumatu zuten Zestoan, eta errealitate horrek kezkatuta sortu zuen udalak Euskara Foroa martxoaren amaieran. "Euskararen normalizazioa eta kale erabileran eragitea" dira foroaren helburu nagusiak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide