Arroa Beheko Saria jokatuko dute uztailaren 10ean

Julen Otaegi Leonet 2021eko ekainaren 2a

Sansinenea industrialdetik abiatuko dira txirrindulariak 10:30ean. Apirilaren 17an egitekoa zen kadete mailakoen lasterketa, baina COVID-19aren ondorioz, uztailera atzeratu zuten antolatzaileek.

Osasun larrialdiak eraginda, bertan behera geratu zen Zestoako Santakutzetako txirrindularitza lasterketa. Horren aurrean, Arroabeko txirrindularitza zaleek eta Zestoako txirrindulari elkarteak Arroa Beheko Saria antolatzeari ekin zioten. Berez apirilaren 17an egitekoa zen kadete mailako txirrindularientzako proba hori, baina COVID-19aren zailtasunak tarteko, ezin izan zen data hartan jokatu. Azkenean, uztailaren 10ean jokatuko dela adierazi dute antolatzaileek.

Sansinenea industrialdean hasiko da Arroa Beheko Saria, 10:30ean. Bi zakila bira egin ostean, Arroagoira igota eta berriro Sansineneara jaitsita amaituko da lasterketa, 58 kilometroko ibilbidea osatuta. Osasun egoerak hobera egitekotan, datorren urtean bai Santakutzetako lasterketa, bai Karmenetakoa antolatuko dituzte zestoarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide