TicketBAI sistema azaltzeko beste saio bat antolatu du Iraurgi Berritzenek ekainaren 7rako

Mailo Oiarzabal 2021eko maiatzaren 31

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatari elkarteekin prestatu du "ereziki kalean kokatzen diren establezimendu mota desberdinei" zuzendutako saioa. Azpeitiko Soreasun izango da, 14:30etik 16:30era, eta aurrez izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek.

TicketBAI sistemaren xehetasunak azaltzeko laugarren informazio saioa antolatu du Iraurgi Berritzenek. Ekainaren 7an izango da, eta oraingo honetan Azpeitiko Bertan, Azkoitiko Herrixen eta Zestoako merkatarien elkartearekin elkarlanean prestatu du saioa eskualdeko garapen agentziak.

Izan ere, "bereziki kalean kokatzen diren establezimendu mota desberdinei" zuzendutako informazio saioa izango da gaur zortzikoa, eta aipatutako hiru herrietako establezimenduen arduradunek har dezakete parte. Azpeitiko Soreasu antzokian egingo dute, 14:30etik 16:30era, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik. Gaztelaniaz emango dute saioa, eta aforoa mugatua izango denez, parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, Interneten formulario hau beteta edo 688 823 944 telefono zenbakira deituta (Xabier Aldalur). Aforoa osatutakoan itxiko dute izen-ematea.

TicketBAI foru ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean sorturiko sistema da, eta helburua lege zein teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TicketBAI martxan jartzen denetik aurrera jarduera ekonomikoa duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek baldintza tekniko batzuk betetzen dituen fakturazio software bat erabili beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide