Pako Aristik duela gutxi kaleratu du Ni eta Gu poesia liburua. Azken hiruzpalau urteotan idatzitako olerkiak bildu ditu Zestoako bizilagunak bere zazpigarren poesia liburuan; besteak beste, benetako pertsonen istorioen lekukotzak daude lanean. Liburu horren aurkezpena egingo du jendaurrean datorren asteazkenean, ekainak 2. Portale kultur elkarteak antolatu du saioa, eta zuzeneko musika eta errezitaldia uztartuko dituzte bertan. 19:00etan izango da ekitaldia, Alonderon.