Energia trantsizioaz hitzaldia izango da ostegunean Zestoan

Julene Frantzesena 2021eko maiatzaren 31

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak eskainiko du solasaldia, 19:00etan hasita, Alondero kultur aretoan.

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak hitzaldia eskainiko du ostegunean Zestoan. Trantsizio energetikoa Euskadin izenburupean eskainiko du saioa, 19:00etan hasita, Alondero kultur aretoan. Zestoako EAJk antolatu du solasaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide