Zestoan bederatzi odol emaileri aitortza egin diete

Nerea Uranga 2021eko maiatzaren 30a

Pandemia tarteko, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea herriz herri egiten ari da odol emaileei aitortza ekitaldiak. Zestoako Odol Emaileen Elkartearen eskutik herriko bederatzi odol emailek jaso dute omenaldia gaur udaletxeko batzar aretoan.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eta Zestoako Odol Emaileen Elkarteak Zestoako bederatzi odol emaileri aitortza egin diete, gaur eguerdian Zestoako udaletxeko batzar aretoan egindako ekitaldian. Mikel Arregi Zestoako alkateak ere parte hartu du ekitaldian, eta odola ematearen garrantzia nabarmentzearekin batera, eskertu egin ditu herriko odol emaileak.

Zestoako bederatzi odol emailek jaso dute aitortza aurten. Horietatik bostek odola 25 aldiz eman dutelako, batek 40 aldiz, bik 50 aldiz eta batek 75 aldiz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide