Zestoako bederatzi odol emaileri aitortza egingo diete igandean

Nerea Uranga 2021eko maiatzaren 28a

Pandemia tarteko, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea herriz herri egiten ari da odol emaileei aitortza egiteko ekitaldiak. Zestoan, igandean, maiatzaren 30ean, egingo dute ekitaldia, 12:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Zestoako bederatzi odol emaileri aitortza egin die, igandean, 12:00etan, udaletxeko batzar aretoan egingo duten ekitaldian. Pandemia tarteko, aurten herri herri ari da ekitaldiak egiten elkartea.

Bederatzi odol emailek jasoko dute aitortza aurten. Horietatik bost herritarrek 25 aldiz eman dute odola, batek 40 aldiz, bik 50 aldiz eta batek 75 aldiz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide