Zestoako Mugak egitasmoko bigarren etapa egingo dute hilaren 29an

Julene Frantzesena 2021eko maiatzaren 23a

Etumeta eta Zestoa artean 22 kilometroko ibilbidea osatuko dute, eta dagoeneko zabaldu dute txangorako izena emateko epea.

Agiro mendi taldeak antolatutako Zestoako Mugak egitasmoaren bigarren etapa izango da datorren maiatzaren 29an, larunbata. Etumeta eta Zestoa artean 22 kilometroko ibilbidea osatuko dute, eta dagoeneko zabaldu dute txangorako izena emateko epea. 16 urtetik gorako herritarrek turismo bulegoan eman ahal izango dute izena hilaren 28a baino lehen, bost euroren trukean.

Zapatuan 08:00etan elkartuko dira mendizaleak Gurutzean, eta handik Etumetara autobusez joango dira. Etumetatik Altzola, Urdaneta, Indamendi eta Aizarnzabal igarota iritsiko dira berriz ere Zestoara. Urdanetan, baina, hamaiketakoa egin ahal izango dute parte-hartzaileek, Agirok eskainita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide