Astebete igaro da Israel Palestina bonbardatzen hasi zenetik, eta dagoeneko dozenaka palestinar hil dira Gazako erasoetan — Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 201 dira dagoeneko hildakoak, eta 1.253 zauritu—. Egoera hori salatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egingo dute larunbatean, hilak 22, 13:00etan, Zestoako plazan. Sarraskia gelditu, Palestina askatu lelopean, Israelgo armadaren erasoak salatzera joateko deia egin diote mobilizazioa antolatu dutenek herritarrei.
Zestoako Gazte asanbladak, EH Bilduk, Udalak eta Urola eRDIKO Kontseilu Sozialistak bat egin dute elkarretaratzearekin