Jurdan Arakistain azpitxapeldun gelditu da Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusian

Aitziber Arzallus 2021eko maiatzaren 16a

Arakistainek eta Iraitz Huegunek partida txukuna egin duten arren, ezin izan dute txapela jantzi; 25 eta 20 galdu dute Eneko Sagarmendiren eta Xabier Aizkorretaren kontrako neurketa.

Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiaren finalak jokatu dituzte gaur eguerdian Getariako Sahatsaga kiroldegian, eta adimen urritasuna dutenen mailakoa lehiatu du Jurdan Arakistain zestoarrak. Iraitz Huegun izan du bikote eta Eneko Sagarmendi eta Xabier Aizkorreta aurkari. Arakistainek eta Huegunek partida txukuna egin duten arren, ezin izan dute txapela jantzi; 25 eta 20 galdu dute neurketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide