Aspalditik datorkio Patxi Urbieta arroarrari maketak egiteko afizioa, baina konfinamenduan areagotu egin zitzaion gogoa, eta Arroa Beheko nahiz inguruko herri eta auzoetako baserrien zein bestelako eraikinen erreplikak egiten ibili da azken hilabeteetan. Gaur, larunbata, eta bihar, igandea, ikusgai egongo dira Urbietaren lanak Arroako parkeko eskolan, 12:30etik 14:30era eta 18:00etatik 20:30era bitartean.