Herritar ugari bildu ditu Txara dendaren irekierak gaur, San Isidro egunez, Arroa Behean. Izan ere, denda berria zabaltzeaz gain, inguruko ekoizleen azoka ezarri dute saltokiaren aurrean. Bertan, besteak beste, Ibañarrietako Ekain sagardoa, Zestoako eztia, Azpeitiko Premietxeberriko gazta, Errezilgo Solakako ogia eta BioTxik-en belar ukenduak erosteko aukera izan da, baita Txarakoek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera ere.
Herritarrak goizean goizetik ibili dira postuetan, eta musika eta bertsoak ere ez dira falta izan Txararen irekiera ekitaldian.
Hona hemen azokako argazki bilduma eta bideoa: (Bideoa: Arroa Beheko herritarrak)