Hilekoaren zikloa hobeto ezagutzeko tailer praktikoa eskainiko dute Zestoan

Maialen Etxaniz 2021eko maiatzaren 12a

Guztira, hiru saio eskainiko dituzte: maiatzaren 22an eta 29an eta ekainaren 12an, 10:00etatik 12:00etara, Alonderoko aretoan. Ikastaroan hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute zestoakobargaztak@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.

Hilekoaren zikloa hobeto ezagutzeko Hilekoaren esanahiak gure gorputzetan birsortzen tailer praktikoa antolatu dute Zestoako Bargaztak talde feministak, Zestoako Udalak eta Arremanitz elkarteak.

Guztira, hiru saio eskainiko dituzte: maiatzaren 22an eta 29an eta ekainaren 12an, 10:00etatik 12:00etara, Alonderoko aretoan. Ikastaroan hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute zestoakobargaztak@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide