'Lanbroa' film laburra emango dute maiatzaren 14an Aizarnan

Nerea Uranga 2021eko maiatzaren 10a

Aizarnako auzo elkarteak antolatu du Lanbroa. Aintzinako erlojuak gelditu egiten dira film laburraren emanaldia. Saiora joateko aurrez izena eman behar da.

Lanbroa. Aintzinako erlojuak gelditu egiten dira izenburuko film laburraren emanaldia izango da maiatzaren 14an, ostiralean, 19:00etan, Aizarnako elizan. Aizarnako auzo elkarteak antolatu du ikus-entzunezkoaren saioa. Emanaldi horretarako joatea nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute honako telefono zenbakira deituta: 680 80 56 43 (Asier).

Al borde films ekoiztetxeak ekoiztutako film laburra da Lanbroa, eta Ana Serna, Paula Iglesias eta Maialen Oleaga dira zuzendariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide