Udan Zer Zestoan? programazioaren barruan, Bertsoaren harria saioa izan da gaur Zestoako Kultur Etxean. Uztapideren urteurrenarekin lotuta egin dute emanaldia; izan ere, 1909ko maiatzaren 10ean jaio zen bertsolari zestoarra. Koldo Izagirrek, Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok parte hartu dute saioan; kantuan aritu dira bi bertsolariak, eta Izagirrek Uztapideren inguruko hainbat pasarte eta haren bertsoak irakurri ditu. Areto guztia bete da.
Hona hemen saioko irudiak: