Eskuragarri daude oraindik Thierry Biscaryren kontzerturako eta 'Bertsoaren harria' ekitaldirako sarrerak

Anartz Izagirre 2021eko maiatzaren 5a

Kantari anhauztarraren (Nafarroa Beherea) kontzertua ostiralean izango da, Zestoako kiroldegian. Iganderako, berriz, Uztapideren jaiotzaren urteurrena ospatzeko 'Bertsoaren harria' saioa antolatu dute. Sarrerak Zestoako Turismo Bulegoan eskura daitezke, edo 943-86 88 11 telefonora deituta.

Udan Zer Zestoan? programazioaren barruan bi kultur ekitaldi izango dira aste honetan Zestoan, eta oraindik ere eskura daitezke bi saio horietarako sarrerak. Alde batetik, ostiralean, hilak 7, Thierry Biscary kantari eta perkusionista anahuztarraren kontzertua izango da, 19:00etan, Zestoako kiroldegian. Bestetik, igandean, hilak 9, Uztapideren jaiotzaren urteurrenarekin lotuta, Bertsoaren harria saioa izango da, 18:00etan, Uztapide plazan. Koldo Izagirrek, Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok parte hartuko dute saio horretan.

Emanaldi horietara joateko ezinbestekoa da txartelak aurrez eskuratzea, eta horretarako bi modu daude: Zestoako Turismo Bulegora joanda (Ekainberri. Portale kalea), eta 943-86 88 11 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide