Maiatzaren 15ean ez ezik, 16an ere kontzertua emango du Rodeo musika taldeak Zestoako Gaztetxean. Lehen emanaldiko sarrera guztiak agortu direlako erabaki dute bigarren bat antolatzea, eta dagoeneko eros daitezke horretarako sarrerak, Portalen. Bi kontzertuak 18:00etan hasiko dira.