Zestoako Euskara Foroak bigarren saioa egingo du bihar, asteazkena, udaletxean. 18:00etan hasiko da saioa, eta bertaratzen diren taldeek nahiz norbanakoek beren ideiak mahai gainean jarriko dituzte, euskararen arloari lotutako estrategia bat lantzen hasteko. Estrategia horren arabera zehaztuko dituzte Euskara Foroak egingo dituen hurrengo urratsak.
Euskararen erabileran "beheranzko joera" sumatu zuten Zestoan, eta errealitate horrek kezkatuta sortu zuen udalak Euskara Foroa martxoaren amaieran. "Euskararen normalizazioa eta kale erabileran eragitea" dira foroaren helburu nagusiak.