"Osasun egoera tarteko" Maiatzaren 1ean Zestoan ere mobilizatzeko deia egin du LABek

Maialen Etxaniz 2021eko apirilaren 24a

Urola Kostako LABek Azpeitian egin behar zuen Maiatzaren 1eko manifestazio bateratua, baina "osasun egoera tarteko" mobilizazioak herri herri egingo dituzte. Beraz, Maiatzaren Lehenean Zestoan egingo dute manifestazioa, 12:00etan plazatik hasita.

Urola Kostako LABek Maiatzak 1ean Azpeitian mobilizatzeko deia egin bazuen ere, "osasun egoera dela eta" Zestoan bertan egitea erabaki du Zestoako LABek. Beraz, herri horretan 12:00etan egingo dute manifestazioa. Zestoako plazatik hasita egingo dute manifestazioa, eta Bainuetxera joango dira bertako langileen egoera salatzeko. LABeko delegatuek mobilizazioan parte hartzeko deia egiten dute.

Aldaketa da aukera, zaintza, lana, bizitza, herria! da aurtengo Maiatzaren 1erako LABek aukeratu duen leloa, eta "osasun egoeraren ondorioz lan-balditzak eta bizi-baldintzak okertu diren honetan", langileak mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide