MIN sarietarako sei izendapen lortu ditu Grises taldeak

Aitziber Arzallus 2021eko apirilaren 22a

'Talisman' lanagatik, artista, disko, rock disko eta abesti onenaren sarietarako lehian sartu da Zestoako musika taldea; musika ekoizpen onenaren sarirako lehian Eñaut Gaztañaga; eta diseinu grafiko onenaren sarirako lehian Josu Torrealdai. Publikoak bozketa bidez erabakiko du nor pasatuko den finalera.

Musika Independentearen Sarietarako sei izendapen lortu ditu Zestoako Grises taldeak, Talisman lanagatik. Artista, disko, rock disko eta abesti onenaren sarietarako lehian sartu da taldea; musika ekoizpen onenaren sarirako lehian Eñaut Gaztañaga; eta diseinu grafiko onenaren sarirako lehian Josu Torrealdai.
 
Orain publikoari dagokio iritzia ematea, honako lotura honetan, botorik gehien lortzen dituztenak izango baitira finalera iritsiko direnak. Bozketa prozesua amaitzean, hedabide espezializatuetako kazetariek, areto eta jaialdietako programatzaileek eta sektoreko beste profesional batzuek osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu irabazleak. Sari banaketa ekainaren 16an izango da, Burgosen (Espainia).
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide