50 haur inguruk parte hartu dute Zestoa inguruan egin duten mendi irteeran

Urola Kostako Hitza 2021eko apirilaren 19a

Agiro taldeak antolatuta, haurrei zuzendutako mendi irteera egin zuten joan den larunbatean. Zestoa inguruan gauzatu zuten txangoa, 09:00etan Gurutzetik aterata; hain zuzen ere, Akoa, Kalbario nahiz Ertxiña eremuetan barrena ibili ziren parte hartzaileak. Agiro mendi klubekoek azaldu dutenez, 50 bat umek parte hartu zuten ibilaldian, eta heldu batzuk ere animatu ziren ibilaldia osatzera. Eguraldi ederra egin zuen, eta asko gozatu zuten partaideek.

Hona hemen ibilaldian hartutako irudiak:

(Argazkiak: Agiro)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide