Gaztetxearen 32. urteurrena ospatzen ari dira hil honetan Zestoan. Urteurren horren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Gazte Asanbladak, eta datorren larunbatean, hilak 24, izango da hurrengo hitzordua. Hain zuzen ere, bertso saioa egingo dute, 18:00etan hasita. Iker Letamendia, Oier Etxeberria, Uxue Alkorta, Danel Olano, Julene Iturbe eta Aitor Salegi arituko dira kantuan, eta bertaratu nahi dutenek aurrez erosi beharko dituzte sarrerak Portale kultur elkartean, bost euro ordainduta.