Etxebizitza Sindikatuaren jarduna eta etxebizitzaren problematika izan dute hizpide Zestoan

Maialen Etxaniz 2021eko apirilaren 16a

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, solasaldia eskaini zuen atzo Etxebizitza Sindikatuak. Gasteizko sindikatuko kideek beren jarduna eta erronkak izan zituzten hizpide.

Oinarrizkotik oinarria aldatu kanpaina jarri zuen martxan Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak, eta aste honetan Zestoan ari dira antolatutako ekintzetako batzuk egiten. Atzo, osteguna, Etxebizitza Sindikatuko kideek 18:30ean hasita solasaldia eskaini zuten Kultur Etxean. Bertan Etxebizitza Sindikatuaren jarduna, orain arteko ibilbidea, lan-lerroak eta helburuak izan zituzten hizpide. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide