Zabaldu dute Zestoako udalekuetan izena emateko epea

Aitziber Arzallus 2021eko apirilaren 15a

3 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoentzat hiru eratako udalekuak antolatu ditu udalak. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 30era arteko epea dute izena emateko, 'online'.

Aurtengo udalekuetan izena emateko epea zabaldu du Zestoako Udalak. Ekainaren 28tik uztailaren 16ra bitartean izango dira udalekuak, goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta 3 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoek izango dute horietan parte hartzeko aukera. Aurten ere hiru eratako udalekuak antolatu ditu udalak: 3 eta 8 urte artekoentzat udaleku irekiak, 9 eta 11 urte artekoentzat kirol udalekuak eta 12 eta 16 urte artekoentzat uda gazte udalekuak. Parte hartu nahi dutenek izen ematea online egin beharko dute, apirilaren 30a baino lehen. Informazio gehiago eta izen ematerako jarraibideak, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide