Ezpalak taldea.
Ezpalak taldeak kontzertu bana eskaini behar zuen larunbatean eta igandean Zestoako Gaztetxean, baina COVID-19ak eragindako "arazo batzuk tarteko", emanaldiak maiatzaren 22ra eta 23ra atzeratzea erabaki du Zestoako Gazte Asanbladak.
Gaztetxearen urteurrenaren egitarauaren barruan antolatu zituzten Ezpalak taldearen bi kontzertuak, eta bi emanaldietarako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko. Apirilaren 17rako sarrerak zituzten herritarrek maiatzaren 22ko kontzertura joateko aukera izango dute sarrera berarekin, eta apirilaren 18rako zituztenek, aldiz, maiatzaren 23kora. Hala eta guztiz, kontzertu horietara joaterik ez dutenek eta sarreraren dirua bueltatzea nahi dutenek ere horretarako aukera izango dute, apirilaren 30a baino lehen asanbladako kideekin harremanetan jarrita.