Agiro taldeak mendi irteera antolatu du larunbaterako. Zestoa eta inguruetan gauzatuko dute txangoa, 09:00etan Gurutzetik aterata; hain zuzen ere, Akoa, Kalbario nahiz Ertxiña eremuetan barrena ibiliko dira parte hartzaileak.
Apirilaren 15a, osteguna, izango da irteerarako izena emateko azken eguna, eta interesa dutenek eskolan izango dute horretarako ukera. COVID-19aren pandemia dela eta, segurtasun neurri oro beteko dutela argitu du Agiro taldeak, eta besteak beste, ohartarazi du ibilbide guztian derrigorrezkoa izango dela musukoa jantzita izatea.