Emakume bat zauritu da Zestoan izandako trafiko istripuan

Ihintza Elustondo 2021eko apirilaren 11

GI-631 errepidean gertatu da ezbeharra, 07:10 aldean. Auto bat bidetik atera da, eta hesi baten kontra jo du. Autoaren gidaria Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta.

Gaur goizean trafiko istripua izan da Zestoan, GI-631 errepidean, 07:10 aldean. Auto bat bidetik atera da, eta hesi baten kontra jo du. Autoaren gidaria Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta. Istripuaren ondorioz, errepidea garbitu behar izan dute, baina dagoeneko zabalik dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide