Zestoako Herri Ikastetxean lapurreta egin eta materiala apurtu dutela salatu du udalak

Ihintza Elustondo 2021eko apirilaren 10a

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, duela egun batzuk jendea sartu zen Zestoako Herri Ikastetxera, eta lapurreta egin nahiz zenbait material apurtu zituzten. Besteak beste, biltokiko atea puskatu zuten. Gertaera salatu nahi izan du herri erakundeak, eta haren arabera, ez da antzeko zerbait gertatu den lehen aldia. Zestoako Udalak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Erakundeak azaldu duenez, lehen itxita egoten zen ikastetxea asteburuetan, baina orain, izurria dela eta, zabalik izan ohi dute jolaslekua, gazteek gune hori erabiltzeko aukera izan dezaten. Horren ostean hasi dira halako gertaerak nabaritzen ikastetxeko arduradunak.

Hona hemen gertatutakoa erakusten duten argazkiak:

(Argazkiak: Zestoako Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide