Itzulia dela eta, aldaketak izango dira Donostiako autobus geltokietan

Ihintza Elustondo 2021eko apirilaren 9a

Azkoititik 12:45ean eta 13:15ean irteten diren autobusek ez dute geldialdirik egingo San Martin kaleko 25. zenbakian. Era berean, Donostiatik 13:35ean abiatzen den autobusak ez du geldialdirik egingo Askatasunaren Etorbideko 24. zenbakian.

Euskal Herriko Itzulia dela eta, aldaketak izango dira Lurraldebus autobus zerbitzuen Donostiako geltokietan. Batetik, Azkoititik 12:45ean –13:00 Azpeitian, 13:10 Zestoan– eta 13:15ean –13:30 Azpeitian eta 13:40 Zestoan– irteten diren autobusek ez dute geldialdirik egingo San Martin kaleko 25. zenbakian. Bestetik, Donostiatik 13:35ean abiatzen den autobusak ez du geldialdirik egingo Askatasunaren Etorbideko 24. zenbakian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide