Naroa Agirre pilotari zestoarra, Eskuz Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako txapeldunorde

Andoni Elduaien 2021ko api. 4a, 14:32

15 tanto eginda galdu du zestoarrak txapelketako finala, Irunen.

Naroa Agirre pilotari zestoarrak Binakako Emakume Master Cup txapelketako bigarren postua eskuratu du Olatz Arrizabalagarekin batera. Irungo (Gipuzkoa) Uranzu pilotalekuan jokatu dute finala Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi pilotari nafarren aurka, et 22 eta 15 galdu du partida. Oihana Orbegozo pilotari azpeitiarrak, berriz, hirugarren postua lortu du Leire Garairekin, Irantzu Etxebeste eta Olatz Ruiz de Larramendi 18 eta 10 mendean hartu eta gero.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide